Uztailaren 20an, zapatua, jaietako XX. Mus txapelketa jokatu zen Ermuan. 36 bikotek hartu zuten parte eta, emakumeen presentzia baxua izan zen arren, azpimarratzekoa da aurtengo edizioan mutil gaztez osatutako bikoteen partaidetza.
Txapelez gain, sari fisiko politak izan zituzten partaideek aurtengoan: Errege bastoiaren figurak azpitxapeldunentzat eta bi esku karta-sorta bat eusten, bateko ezpata bistan dela, irabazleentzat (guztiak argazki-sortan ikusgai). Peri-Txeko bikotea izan zen txapelduna, Avila-Elias azpitxapeldun, Iker-Asier hirugarren eta Cifrian-Maiora bikotea laugarren.