Margolanen zozketako zenbaki sarituak jakinarazi dituzte

Ander Gomez 2024ko uzt. 26a, 13:03

Mugarteak, urtero bezala, iazko pintura lehiaketako koadro irabazleen zozketa egin du. Azken hilabeteotan herriko komertzio desberdinetan eskegita egon dira hiru sariak, elkarteko kideen margolanekin batera eginiko erakusketan. Orain, irabazleek bi hilabete dituzte antolatzaileekin harremanetan jartzeko; bestela, ordezko zenbakidunek jaso ahalko dituzte koadrook. Barruan, zenbaki sarituak eta artelanak ikusgai. Argazkiak: Yolanda Capelo.

Atzo, uztailaren 25ean, XXIX. Pintura lehiaketako irabazleen koadroak zozkatu zituen Mugarteak. Elkartetik "eskerrak eman" nahi diote "zozketan kolaboratu eta errifak erosi dituzten herritar guztiei" eta "orain arte bezala urte luzez jarraitzea" espero dutela adierazi dute.

1. saria

Solozabal estankoaren erakusleihoan eskegita egon dena.

  • ZENBAKI SARITUA: 0238
  • Ordezkoa: 0524

2. saria

Itze optikaren erakusleihoan eskegita egon dena.

  • ZENBAKI SARITUA: 1316
  • Ordezkoa: 0719

3. saria

Sagardui dendaren erakusleihoan eskegita egon dena.

  • ZENBAKI SARITUA: 1816
  • Ordezkoa: 1065

Irabazleek irailean jasoko dituzte artelanak baina, aurretik, Mugartearekin kontaktuan jarri behar dute: 658 70 60 66 edo 629 49 41 76 telefonoetara deituta. Irailaren 25etik aurrera, zenbaki sarituak agertu ezean, ordezko zenbakiko errifak baliagarri izango dira eta berauen jabeek erreklamatu ahalko dituzte sariak.