Uztailaren 27an ospatu zen Santixauetako urteroko paella lehiaketa Orbe Kardinalaren plazan, 11:00etan hasi eta 19:00etako sari banaketarekin amaituz. Izena eman zuten taldeek sukaldeko bi mantal eta taldekide bakoitzeko arroz pakete bana jaso zituzten, parte hartzearren soilik; eta, horrez gain, paella entregatu zutenek bi ardo botila jaso zituzten.
Iazko lehiaketako partaideak paella eusten. Irudia: Udala.
Jarraian, garaikurra eta diru-saria jaso zituzten taldeak:
1. saria
Scorpio taldea izan zen garaile, 500 euro eta garaikurra jasoz EMOEko kide Leire Rascoren eskutik.
2. saria
Zulua kuadrillak jaso zuen bigarren saria, 200 euro eta garaikurra, Beatriz Gámiz kultura zinegotziaren eskutik.