Bost izarreko zinea, izarpean

Ander Gomez 2024ko abu. 1a, 07:08

Disney-Pixar estudioko 'Elemental' filmeko protagonistak.

Abuztuko gauetan, azkenaldiko film sonatuenak proiektatuko dira Ermuan, aire zabalean eta dohainik. Eguraldia lagun denetan, Orbe Kardinalaren plazan bistaratuko dira; euria eginez gero, elizpean. Edonola ere, film guztiak 22:00etan hasiko dira.

Datorren astelehenetik (abuztuak 5) hilaren bukaerara arte, bi pelikula proiektatuko dira astero, astelehenetan eta asteazkenetan, Udako Zinearen programazioaren baitan. Estilo eta hizkuntza desberdinetako filmak proiektatuko dira, eta euskarazko filmen kasuan, gaztelerazko azpitituluak izango dituzte.


Argazkia: Esti García.

Segidan film guztien trailerrak, proiekzio eguna eta hizkuntza:

ABUZTUAK 5, ASTELEHENA

65 GAZTELERAZ


ABUZTUAK 7, ASTEAZKENA

Momiak EUSKARAZ


ABUZTUAK 12, ASTELEHENA

SISU GAZTELERAZ


ABUZTUAK 14, ASTEAZKENA

Super Mario Bros GAZTELERAZ


ABUZTUAK 19, ASTELEHENA

Indiana Jones y el dial del destino GAZTELERAZ


ABUZTUAK 21, ASTEAZKENA

Elemental GAZTELERAZ


ABUZTUAK 26, ASTELEHENA

Barbie GAZTELERAZ


ABUZTUAK 28, ASTEAZKENA

Irati EUSKARAZ

*Gogoratu: Film guztiak 22:00etan hasiko dira eta, eguraldiaren arabera, plazan edo elizpean egingo dira, aforo muga barik.