Ordutegi murrizketak eta itxierak abuztuko oporraldian

Ander Gomez 2024ko abu. 1a, 12:31

Betiondoko igerilekua hesitik. Argazkia: Udala.

Zerbitzu gehienek goizez bakarrik zabalduko dituzte ateak, bestetzuk hilabete osoan itxiko dituzte eta gutxi batzuk luzatu, Betiondoko igerileku berria kasu. Udal zerbitzuen egoitza elektronikoek, ordea, orain arte bezala jarraituko dute, 24 orduz erabilgarri.

Gaurdanik abuztuaren 31ra bitartean (barne), hainbat aldaketa egongo dira Ermuko zerbitzuen ordutegietan:

Gizarte Zerbitzuak

Astelehenetik ostiralera irekiko ditu ateak, 8:00etatik 14:00etara. Abuztuaren 15ean (osteguna) eta 16an (ostirala)  itxita egongo da.


Abiapuntu

Herritarren Arretarako Bulegoa astelehenetik ostiralera irekiko ditu ateak, 8:00etatik 14:00etara. Abuztuaren 15 eta 16an itxita egongo da.

  • Abiapunturen egoitza elektronikoa 24 orduz egongo da erabilgarri, edozein tramite telematikoki egiteko aukerarekin..

Enplegu Zentroa

Astelehenetik ostiralera irekiko ditu ateak, 8:00etatik 14:00etara. Abuztuaren 15 eta 16an itxita egongo da.


Udaltzaingoa

24 orduz egongo da herritarren zerbitzura, astegun zein asteburu.


Liburutegia

Goizez bakarrik irekiko ditu ateak, 9:00etatik 14:00etara. Asteburuetan itxita egongo da.

  • eLiburutegia plataforma erabilgarri egongo da 24 orduz; liburuak, filmak eta audioliburuak doan deskargatzeko aukerarekin.

Lobiano Kulturgunea

Itxita egongo da abuztu osoan.


Emakumeen Topagunea

Goizez egongo da zabalik, 9:00etatik 13:00etara.


Udal Kiroldegia

Itxita egongo da abuztu osoan. 


Aritzmendi Pilotalekua

Itxita egongo da abuztu osoan. 


Betiondo Kirolgunea

Astelehenetik igandera irekita egongo da, 10:30etik 20:30era, irailaren 1era arte.


Betiondoko igerileku irekia

Igerileku berriak zabalik egongo dira egunero, 10:30etik 20:30era.