Aurten ere, eskolako materiala erosteko diru-laguntzak emango ditu Udalak, Ermuko komertzio txikiari bultzadatxoa eman eta ikasten ari diren norbanakoei zein familiei kurtso hasierako gastuekin laguntze aldera.
Eskola-liburuak kenduta, ikasketarako edozein produktuk balioko du: boligrafoak, koadernoak, borragomak, kalkulagailuak, material informatikoa... Horrez gain, diru-laguntza deialdiak arropa, oinetakoak eta kirol-materiala barne hartuko ditu, baita betaurrekoak edota lentillak ere.
Jarraian bete beharreko baldintza nagusiak:
- Ermuan azken sei hilabeteetan erroldatuta egotea, gutxienez (jaioberrien kasuan, Ermuan jaio izanak).
- Formakuntzak arautua izan behar du (hizkuntza akademiak, autoeskolak eta bestelako prestakuntza osagarriak kanpoan geratzen dira).
- Materiala herrian bertan erosi behar da, irailaren 1etik urriaren 31ra bitartean.
*Ezinbestekoa erosketen tiketa gordetzea, eskarian aurkezteko.
Oraingoz, diru-laguntzak jasotzeko eskabideak itxita daude eta datozen asteetan zabalduko dituztela agindu du Udalak. Behin irekita, sarean egin ahalko dira eskariok, 24 orduz erabilgarri dagoen Ermuko Udalaren egoitza elektronikoan, edo Abiapuntun, astegun goizetan (8:00-15:00 bitartean) bulegora gerturatuta.