Denetariko eta denentzako klubak aurkeztu ditu liburutegiak

Ander Gomez 2024ko ira. 5a, 07:19

Irakurketa klubei dagokienez, eskaintza sorta ederrarekin hasiko du ikasturtea Udal Liburutegiak. Hizkuntza desberdinetako taldeak dauzka (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez), adin guztietako publikoei zuzenduak (haur, gazte eta nagusiei, familiei) eta baita ohiko liburu eta eleberriez aparteko estiloak gustoko dituztenentzat ere (poesia, komikiak).

Jarduera guztiok urritik aurrera jarriko dira martxan, baina zabalik da jada izena emateko epea.

Liburutegiak 2024-2025 ikasturterako antolatu dituen irakurketa klub eta tailerren programa aurkeztu du. Jarraian jarduera guztiak, hizkuntzaren, publikoaren eta estiloaren arabera sailkatuak:

Hizkuntzaren arabera

  • Irakurketa Kluba, euskaraz.
  • Club de Lectura, gaztelaniaz.
  • Reading Club, ingelesez.
  • Club de Lecture, frantsesez.

Haur eta familientzat

  • Family Reading Time, 0-3 urte bitarteko haurrentzat (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez).
  • Entre libros, 4-8 urte (gaztelaniaz).
  • Liburuak familian, 3-5 urte (euskaraz).
  • Liburuez gozatu, 6-8 urte (euskaraz).

*Umeok heldu batez lagunduta joan beharko dira.

Gazteei zuzenduak

  • Gaztetxoen Irakurketa Kluba.
  • Irakurketa Digitaleko Kluba (tablet bitartez).

Estilo desberdinak

  • Komiki Kluba.
  • Poesia tailerra.

Ipuin kontaketa saioak

  • Arratsaldean kontu kontari (euskaraz)
  • Story Time (ingelesez).

Inskribatzeko interesa dutenek edo informazio gehiago jaso nahi dutenek liburutegian bertan eskatu ahalko dute. Bestela, biblioteca@udalermua.net helbidera idatz dezakete, 943 17 92 12 telefonora deitu edo liburutegiko WhatsApp ofizialaren bitartez harremanetan jarri.