Ostiraletik ostiralera ospatuko da Extremadurako Aste Kulturala

Drogetenitturri 2024ko ira. 5a, 12:30

Argazkia: Juan Ramon Garcia Carrasco.

Bihartik hasita, ekintza desberdinak prestatu ditu Extremadurako Kultur Etxeak: kartak eta bestelako joko tradizionalak, musika eta dantza emanaldiak, postre eta marrazki lehiaketak... guztia datorren igandean (irailaren 8an) ospatuko den Extremaduraren Egunaren bueltan.

Irailak 6, ostirala

18:00 Mahai-jolasak. Partxisa, Oka, kartak, dominoa.


Irailak 7, larunbata

13:00 Flor de Tomillo abesbatzak alaituriko meza.

17:00 Kuatrola txapelketa.


Irailak 8, igandea 

EXTREMADURA EGUNA

13:00 Ermuko Udalaren bandera igoera ofiziala.

14:30 Anai-ahizpatasun bazkaria, agintari eta gonbidatuentzat.


Irailak 9, astelehena 

UMEAREN EGUNA

18:00 Partxis jokoa eta marrazki lehiaketa. *Parte hartzen duten guztientzat gozoki poltsa opari.


Irailak 10, asteartea

20:00 Toka eta Igel txapelketak.


Irailak 11, asteazkena

20:00 Diana txapelketa.


Irailak 12, osteguna

20:00 Ohiko Plateren lehiaketa: migak, gazpatxoa, tortillak eta postreak. *Platerak 20:00etan jasoko dira eta, epaimahaiaren erabakiaren ondoren, aurkeztutako plateren dastaketa egingo da.


Irailak 13, ostirala

20:30 Merienda eta dantzaldi irekia, Kultur Asteari amaiera emanez.