Triangularra jokatuko dute gaur Ermuak, Elorriok eta Lekeitiok

Drogetenitturri 2024ko ira. 14a, 07:00

Ermua Hiriko Futbol Saria jokatuko da gaur Ermuan: Elorrio CD eta Lekeitio FT etorriko dira gonbidatu gisa eta, Ermua CDrekin batera, txapelketa triangularra jokatuko dute. Torneoaren 43. edizioa izango da eta, arratsaldeko 5etatik hasita, partida bat jokatuko dute orduro.

Jarraian partiden ordena eta orduak:

  • 17:00 Lekeitio FT - CD Elorrio
  • 18:00 Ermua CD - Lekeitio FT
  • 19:00 Ermua CD - CD Elorrio