Emakumeen Topalekuak 2024ko urte amaierako ahalduntze jardueretan inskribatzeko epea zabaldu du gaur, irailaren 23a. Ekintza hauek *emakumeen autonomia lantzea, ikuspegi kritikoa sustatzea eta elkarguneak sortzea dute helburu.
Jarraian programatu dituzten tailerren zerrenda:
- Barne iraultza piztuz tailerra: Emozioak, feminismoa eta ekintza.
- Bricolea: Biziraupenerako brikolaje tailerra.
- Tailerra: Sortu eta birziklatu zure arropa.
- Nork bere burua eta ingurunea zaintzeko errezeta agroekologikoak.
- Emakumeok ez gara jaio zaintzeko. Zaintzak birpentsatzen.
- "Word Kafea": Zaintza partekatuak. Bizitzaren eta zainketen arteko zubiak eraikitzen.
- "Gogoeten Krispetak", indarkeria matxisten aurkako kontzientzia eta ekintzaranzko bidaia zinematografikoa.
- Las buenas compañías (Silvia Munt, 2023).
- Refugiado (Diego Lerman, 2014).
- "Hobeto komunikatzen ikasi nahi dut, eta zuk?" komunikazio ikastaroa.
- Umorea, generoa eta emozioak.
- Irrintzi tailerra: Jatorrira itzuliz.
- "Indarkeria matxisten aurkako memoria lekuak" hitzaldia eta erakusketa.
- "Bizitzaren amaieraren inguruko kontzeptuak eta eskubideak" hitzaldia.
Interesa dutenek izena eman dezakete Emakumeen Topalekura deituta (943 17 10 30) edo bertaratuta (Izelaieta Kalea 12); 9:00etatik 13:00etara goizez, 16:30etik 19:30era arratsaldez.
Abendura arte aurreikusita dagoen egitaraua eta hitzordu bakoitzaren xehetasunak hemen: