Karteletrak erakusketaren bisita gidatua eta solasaldia ostiralean

Ander Gomez 2024ko ira. 17a, 13:10

Karteletrak erakusketaren inaugurazioa. Argazkiak: Pamiela.

Irailaren 20an, ostiralean, Markos Gimenoren Karteletrak erakusketaren bisita gidatua egingo da Lobianon eta Markos Gimenoren 101 Letrakartel liburuaren idazle Joseba Sarrionandia ere bertan izango da. Goizean, institutuko ikasleentzako saioa egingo da; arratsaldean, herritar guztientzako saio irekia.

Honi lotuta, Drogetenitturrik liburuaren 2 ale zozkatuko ditu.

Pasa den astean inauguratu zen Markos Gimenoren Karteletrak erakusketa, Lobiano Kulturgunean. Egunotan ikusgai egon da arratsaldez lanegunetan (18:00-20:00), goizez asteburuetan (12:00-14:00) eta hala jarraituko du irailaren 29ra arte. Ostiral honetan, ordea, hitzordu berezia egongo da: erakusketaren bisita gidatua eta solasaldia.

Bi saio

Goizeko 11:30ean, Ermua BHIko ikasleei zuzendutako hitzaldia egongo da, Juanmi Bravo eta Joseba Sarrionandia solaskide direlarik. Arratsaldean,  18:30ean hasita, erakusketaren bisita gidatu irekia egingo da eta, ondoren, liburuaren aurkezpenarekin jarraituko dute, 19:30ean.

Bi liburu

Drogetenitturri.eus atariak 'Markos Gimenoren 101 Letrakartel' liburuaren 2 ale zozkatuko ditu. Parte hartzeko eman izena HEMEN.
*Oharra: Gehitu harremanetarako telefono bat, irabazle suertatuz gero jakinarazi ahal izateko. Beste edozein zalantza izanez gero, idatzi drogetenweb@gmail.com helbidera.