Irailaren 28an burutu zen Gaztela-Leon elkartearen Jose Merino memoriala, zendutako bazkide eta lagunaren omenez egindako lasterketa herrikoia. XXXVI. edizioa izan zen eta, guztira, 104 helduk eta 88 umek hartu zuten parte.
Lehenengo haur eta gaztetxoen probak jokatu ziren eta ostean nagusiena, non 16 urtetik gorakoek hartu zezaketen parte. 18:00etan hasita, lau bira eman behar zizkioten Ermuko kaleetan zehar prestatutako zirkuituari, denera 10 kilometro eginaz. Gaztetxoenentzako zirkuitu motzagoa prestatu zuten eta buelta gutxiago egin behar zituzten adinaren arabera: 14 urtez azpikoek hiru, 12 urtez azpikoek bi eta 10 urtez azpikoek bakarra.
Segidan, kategoria bakoitzeko irabazleak, denborak eta podiumeko argazkiak:
Emakumezkoak
Alba Jorquera, Iruñatik (43:11); Iraia Fernandez, Muskiztik (44:14) eta Izaskun Aizpiri, Eibartik (45:28).
Gizonezkoak
David Garcia, Durangotik (33:21); Ugaitz Gartzia, Eibartik (33:55) eta Jon Unzueta, Durangotik ere (34:10).
Ermuarrak
Borja Rodriguez (35:17), Andoni Osorio (35:24), Iñaki Arrizabalaga (36:29), Marelin Romero (47:58), Aroa Fernandez (50:36) eta Laura Bustillo (53:45).
Adinez sailkaturiko kategoriak
- Master A (35-44 urtekoak): Borja Rodriguez (35:17), Francisco Javier Rodríguez (36:29), Josu Azkonaga (36:39) eta Judith Hidalgo Fernández (53:45).
- Master B (45-54 urtekoak): Juan Ramon Plaza (35:17), Roberto Gartzia (36:29), David Rascon (37:27), Marina Valesia (49:53), Laura Bustillo (55:07) eta Laura Garcia (55:08).
- Master C (55 urtetik gora): Jose Carlos Garcia (40:06), Jose Ramon Fernade de Roitegui (41:23) eta Aitor Bolinaga (42:08).
- 14 urtez azpikoak: Janire Borrajo, Ane Duran eta Paule Ayerbe nesketan (guztiak ermuarrak); Ander Aranberri (Tolosa), Galder Garabal (Ermua) eta Unax Santos (Elgoibar) mutiletan.
- 12 urtez azpikoak: Zaia Cervera (Abadiño), Iraia Trinidad (Bermeo) eta Paula Ares (Bermeo) nesketan; Lander Tapia (Ermua), Jon Prol (Durango) eta Xabi Lopez (Ermua) mutiletan.
- 10 urtez azpikoak: Ane Alonso (Orduña), Liber Tapia (Ermua) eta Libe Guinaldo (Ermua) nesketan; Ander Anguita (Ermua), Urko Rodriguez (Ermua) eta Markel Prol (Durango) mutiletan.