Bihar, asteartea, San Martin azokan inskribatzeko epea zabalduko da. Jarraian, eskaera bidaltzeko bideak, kategoriaren arabera:
Nekazariak
Fruta, barazki, gazta, sagardo, txakolin, ogi eta ezti ekoizleek Abiapuntun egin beharko dute eskaera; bulegora bertaratuta (Komentukua 3) astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara bitartean. Parte-hartzeko baldintzak irakurgai Ekoizleen Oinarriak (2024) dokumentuan.
Eskaera bidaltzeko epea urriaren 1etik 11ra bitartean egin beharko da.
Artisauak
Poltsak, jantziak, egurrezko figurak, bitxiak, otarrak... eskuz egindako produktuak lantzen dituztenek bere lana plazaratzeko aukera izango dute San Martin azokan. Inskribatzeko Artisauen Eskaera Orria bete beharko dute eta euskalbirusa@gmail.com helbidera bidali. Eskaera bidali aurretik irakurri Artisauen Oinarriak (2024).
Izena emateko epea urriaren 1etik 14ra luzatuko da artisauentzat.
Erakustokiak zozketa publiko bidez esleituko dira urriaren 30ean (asteazkena), 19:00etan hasita, Lobiano Kulturgunean egingo den ekitaldian.