EGITARAUA

Ermuko nagusienek agenda bete-betea izango dute urrian

Drogetenitturri 2024ko urr. 3a, 13:30

Argazkia: Udala.

Gaur, urriaren 1ean, Adinekoen Nazioarteko Eguna ospatzen da eta, datozen egunetan, horren bueltan antolatutako ekitaldi sorta potoloa izango dute adineko herritarrek: ikastaro eta tailerrak, proiekzio eta hitzaldiak, irteerak... Jarduera guztiak doakoak izango dira eta egitaraua hilaren bukaerara arte luzatuko da.

Segidan, gaurdanik urriaren 31ra bitartean egongo diren jarduera guztiak, orduak eta lekua:

URRIAK 3, OSTEGUNA

Nola saihestu arriskuak gure egunerokoan

  • Ordua: 18:00etan.
  • Lekua: Lobiano Kulturgunean, Entzunaretoan.

URRIAK 7, ASTELEHENA

Martxa Nordikoa

Bastoiak behar bezala erabiltzen ikasteko ikastaroa egingo da. Bertan, bastoiak egongo dira probatzeko. Edukiera mugatua da.

Lehen saioa:

  • Ordua: 9:00etan.
  • Lekua: Adinekoen Zentroan.

Bigarren saioa:

  • Ordua: 10:45ean.
  • Lekua: Adinekoen Zentroan.

URRIAK 9, ASTEAZKENA

"Esperanza"

Ermuko kaleetan filmatua eta Barne-migrazioak eta horiek Ermuari egin zioten ekarpenak (1950-1975) liburuan inspiratua. Proiekzioaren ostean solasaldia egongo da Amaia Izaola liburuaren egilearekin eta Oskar Tejedor pelikularen zuzendariarekin.

  • Ordua: 18:30ean.
  • Lekua: Ermua Antzokian.

URRIAK 10 eta 15

Argazkiak eta bideoak mugikorrarekin

Argazkigintza eta bideoak egiten ikasteko ikastaroa. Izen-emateak Gizarte Zerbitzuetan, edukiera amaitu arte.

  • Ordua: 9:30etatik 11:00etara.
  • Lekua: Lobiano Kulturgunean (Antzerkia).

URRIAK 11, ASTELEHENA

Ibilaldi osasungarriak

Abadiñoko Talde Sustatzailearen laguntzarekin, bi "ibilaldi osasungarri" antolatu dira: Luzeak 14 km inguru izango ditu eta garraio-txartela eraman beharko da. Laburrak, berriz, 4 km izango ditu gutxi gorabehera.

Ibilbide luzea (14km):

  • Ordua: 8:20ean.
  • Lekua: Adinekoen Zentroan.

Ibilbide laburra (4km):

  • Ordua: 9:45ean.
  • Lekua: Adinekoen Zentroan.

URRIAREN 21etik 26ra

Hainbat jarduera fisiko

Astelehenetik larunbatera jarduera fisiko desberdinak prestatuko dira plazan, Adinekoen Zentroarekin elkarlanean.

  • Ordua: 9:00etatik aurrera.
  • Lekua: Orbe Kardinalaren plazan.

URRIAK 29 eta 31

Erorketak prebenitzea

Erorikoak dira lesio eragile nagusiak EAEko 64 urtetik gorako adinekoetan; horregatik, berauek saihesteko tailer teoriko-praktikoa antolatu da. Izen-emateak Osasun Zentroan eta Gizarte Zerbitzuetan, edukiera amaitu arte.

  • Ordua: 10:00etan.
  • Lekua: Lobiano Kulturgunean (Teorikoa) eta Kiroldegian (Praktikoa).