Ipuin kontaketa saioen denboraldi berria hastear

Ander Gomez 2024ko urr. 4a, 07:12

Liburutegiak haurrei zuzendutako ipuin kontaketa zikloak jarriko ditu martxan beste behin. Hilero, 'Story Time' eta 'Arratsaldean kontu kontari' zikloen saio bana egingo dira, guztiak zapatuan. Lehenengoa bihar bertan izango da: Annie Funnyren "Storytelling Hour" ingelesezko saioa, 15:30ean hasita, Lobianon.

Albiste bukaeran plaza erreserbatzeko bideak.

Bihartik aurrera, Udal Liburutegiak antolatutako ipuin kontaketak eskainiko dira Lobianon. Saiook "ahozko transmisioaren eta emozioen bitartez umeak ipuinen mundura eta irakurzaletasunera gerturatzea" izango dute helburu.

'Story Time' eta 'Arratsaldean kontu kontari'

Story Time zikloaren baitako saioetan ingelesezko istorioak landuko dira eta 4-9 urte bitarteko haurrei zuzenduta daude. Arratsaldean kontu kontari zikloa euskarazkoa izango da eta 3-8 urte bitarteko haurrentzat egokitu da. Hilabete bakoitzeko lehen zapatuan ingelesezko saioa egingo da eta euskarazkoa hileko azken zapatuan (*abendukoa izan ezik).

Ikus programaturiko saio guztiak, bihartik abendu bukaerara arte:

URRIAK 5 Storytelling Hour, Annie Funnyrekin.


URRIAK 26 Ipuinez ipuin, Lur Kortarekin.


AZAROAK 2 Pumpkin Tales, Virginia Morionesekin.


AZAROAK 30 Kantu eta kontu, Lur Kortarekin.


ABENDUAK 7 The Old Woman and The Sack of Diamonds, Hannah Berryrekin.


ABENDUAK 21 Bidaia, Amaia Puinekin.

Irakurketa saio guztiak doakoak izango dira, baina aldez aurretik plaza erreserbatu beharko da. Izen-ematea apuntatu nahi den saioaren aste bereko edozein egunetan egin ahalko da, astelehenetik hasita. Liburutegira zuzenean gerturatuta egin daiteke; bestela, deitu 943 17 92 12 telefonora, idatzi biblioteca@udalermua.net helbidera edo bidali whatsapp-a liburutegira.

Inskribatzerakoan haurraren izen-abizenak eta adina eman beharko dira soilik.