Atzo arratsaldean suhiltzaileak gerturatu ziren Valdespinako parkera, bertako arbola altuenean zegoen liztor asiarraren kabia kentzera. Azaldu zutenez, "sekulako tamainako kabia" zegoen zuhaitz puntan, eta lehenengo adarra moztu eta berehala "zeharo oldarkor" jarri ziren denak. Erasoez babesteko jantzi profesionalak zeramatzaten arren, liztor batek eskularrua zeharkatzea lortu eta eskua eztenkatu zion langileetako bati: "Agian ez dirudi, baina momentuan kristoren mina sentitu dut, a zer nolako jenioa duten hauek..." zioen barre artean.
Bideoan, kabia kendu bitarteko irudiak ikusgai.