Alkate berria izendatuko dute bihar

Drogetenitturri 2024ko urr. 11a, 12:00

Argazkia: Udala.

Juan Carlos Abascalek kargua utzi ostean, Beatriz Gámiz aritu da jarduneko alkate lanetan eta, bihar, alkate berria nor izango den erabakitzeko osoko bilkura egingo da. Udaletxean izango da, 13:00etan hasita, eta herritarrek bertaratzeko aukera izango dute. Bestela, online ere jarraitu ahalko dute zuzenean, Ermuko Udalaren YouTubeko kanalean.

Urriaren 11an, ostiralean, Ermuko Udalbatzak osoko bilkura egingo du alkate berria aukeratzeko. Bilkura ezohikoa da eta gai-zerrendak bi puntu ditu:

  • 1. Julen Rodriguez Barrenetxea EH Bilduko zinegotzi karguaz jabetzea.
  • 2. Ermuko Udaleko alkate berria hautatzea.

Azpian, erlazionatutako edukietan, Juan Carlos Abascalek kargua utziko zuela iragarri zueneko albistea.