Urriaren 12an, ziklo-kros denboraldiko lehen hitzordua burutu zen Urduñan. Bost urte ez zela lasterketarik egiten bertan eta, kontzertuak eta guzti antolatuta, giro ederra egon zen egun osoan zehar. Bertan izan zen Aitor Hernandezek txirrindularia, aurten ere Ermuko Udalaren babes nagusiarekin lehiatuz, eta lehen lasterketan bertan garaipena ekarri zuen etxera.
Azaldu duenez, "oso pozik" dago denboraldia garaipen batekin hastearren. Uda osoan zehar "lan asko" egin duela dio, lehen lasterketa honetara "sasoirik onenean" ailegatzeko. Aldi berean adierazi du garbi daukala "denboraldia oso luzea" dela eta "ahalik eta garaipen eta podium gehien lortzea" duela helburu.