Urriaren 13an burutu zen Kolitza Balmatrail lasterketa, mendiko erdi-mailako ibilbide zirkularra, Balmasedako mendietatik igarotzen dena: Garbea, Pico la Cueva, Kolitza, Pico Gueci, Sabugal eta Cerro el Castillorako igoerekin. Guztira, 25 kilometro ditu eta 1300 metroko desnibel positiboa.
Ermutik Hiru Txikiak trail taldeko 20 lagunetik gora gerturatu ziren. Ederto pasa zutela kontatu dute eta emaitza bikainak lortu zituzten gainera. Azpimarragarriena Julen Olaizolarena izan zen: Lasterketa nagusian, 229 korrikalariren artean bigarren markarik onena egitea lortu zuen (2:05:24, lehenengo lasterkaria helmugaratu eta 1:05 minutura).