Umeen Eguna ospatuz ekin zioten Andaluziako kultur asteari

Drogetenitturri 2024ko urr. 16a, 07:40

Ermuko Andaluziar Zentroak antolatutako Aste Kulturala hasi zen atzo, urriaren 15ean, eta hilaren 20ra arte luzatuko da, gutxienez jarduera batekin egunero: txapelketak, lehiaketak, musika saioak, ekintza gastronomikoak... denetarik antolatu dute, dena doakoa izango da eta edonork parte hartu ahal izango du.

Andaluziako Kultur Asteko ekintza guztiak, bestelakorik zehaztu ezean, andaluziar zentroko lokal barruan —edo inguruetan, eguraldiak lagunduz gero— egingo dira. Jarraian programa osoa:

URRIAK 15, ASTEARTEA

Umeen Eguna

17:30 Eskulanak, Ekilore akademiaren eskutik.

Atzoko argazkia. Ekilore.

19:00 Txokolatada.


URRIAK 16, ASTEAZKENA

Txapelketa Eguna

18:00 Igel txapelketa.

19:00 Tute txapelketa.


URRIAK 17, OSTEGUNA

Lehiaketa Eguna

19:00 Lehiaketa Gastronomikoa (Tortilla, gazpatxoa eta postreak) + sari-banaketa.


URRIAK 18, OSTIRALA

Flamenko Eguna

19:00-21:00 Musika flamenkoz alaituriko pintxo-potea. 


URRIAK 17, LARUNBATA

Egun Nagusia

13:00 Ohore-ardoa.

19:30 Carlos Luqueren kontzertua, Orbe Kardinalaren plazan.


URRIAK 20, IGANDEA

Bazkari Eguna

14:30 Anaitasun-ahizpatasun bazkaria, Tribuna jatetxean.