Urriaren 21ean, 22an eta 23an jokatuko da 2024ko Euskal Herriko Pintxo Txapelketaren sailkapen fasea, finalerdiak eta finala.
Sailkapen fasea hiru txandatan banatuko da. Lehenengoa gaur goizean burutuko da (10:00etatik 13:30era) eta bertan izango dira Amatxi eta Sagarra. Amatxik 12:20ean izango du "Chulín" pintxoa prestatzeko txanda eta Sagarrak 12:50ean aurkeztuko du "Nigiri" pintxoa. Bigarren fasea arratsaldez egingo da eta orduantxe izango du Kiskak "Multiverso" pintxoa erakusteko txanda, 17:00etan. Sailkapen faseko azken partaideek bihar goizean prestatuko dituzte euren pintxoak. Finalerdia astearte arratsaldean izango da, 16:00etatik 19:00etara, eta finala asteazken goizean burutuko da, 8 pintxo finalistekin, 9:30etatik 11:00etara.
25 sukaldarik osatuko dute epaimahaia eta haien artean Ermuko ordezkaritza ere egongo da, Giroa tabernako Roberto Vegarekin. Sari banaketa egunean bertan egingo da, 12:00etan.