Basoz baso, bidez bide, mugarriz mugarri…

Estibalitz González 2024ko urr. 21a, 12:35

Zapatu goizean egin zen Artarrai Mendi Taldeak antolatutako Mugarriz mugarri ibilbidea, Ermuak Zaldibar, Mallabia eta Eibarrekin dituen mugetan dauden harrien ondotik zeharkatuz.. Klubaren jada klasiko bihurtu den irteera honetan ehundik gora lagunek hartu zuten parte, muga-mugako 17 kilometroetan zehar hainbat baso, ur-putzu eta bide zeharkatuz. Argazkiak: Artarrai Mendi Taldeko kideak.