Kiska eta Sagarra finalerdietara pasa dira

Ander Gomez 2024ko urr. 22a, 12:45

Euskal Herriko Pintxo Txapelketa jokatzen ari da egunotan (urriaren 21etik 23ra). Atzo sailkapen faseko lehen bi txandak burutu ziren, non Amatxik, Kiskak eta Sagarrak hartu zuten parte. Orain, hirugarren eta azken txanda jokatzen ari da eta arratsaldean finalerdiak izango dira (zuzeneko emisioa albiste bukaeran).

'Nigiri'

Sagarra Gastro Pub-eko Jesus Gonzalezek "Nigiri" pintxoa aurkeztu zuen atzo goizean, sailkapen faseko lehen txandan, eta finalerdietara pasa zen lehen izena izan zen. 

'Multiverso'

Kiskako Julen eta Xabi Perez ere finalerdietara pasa ziren, "Multiverso" pintxoa aurkeztuta arratsaldeko txandan:

Jarraitu finalerdiak zuzenean Drogetenitturri.eus-etik

Gaur arratsaldean jokatuko dira finalerdiak eta bertan izango dira Sagarrako Jesus Gonzalez eta Kiskako Xabi eta Julen Perez. Hondarribian izan arren, online ere ikusi ahalko dira, arratsaldeko 4etatik aurrera, hemen bertan: