Martxan da Haurren Kontseiluaren zortzigarren edizioa eta Ermuko ikastetxeetako 7-8 urte bitarteko hamairu umek osatzen dute taldea: aurreko edizioan parte hartu zuten zazpi kontseilarik eta batu berri diren beste sei.
Atzo, urriaren 23an, Beatriz Gámiz alkatearekin bildu ziren udaletxean, elkar ezagutzeko eta edizio honetan izango duten erronka ezagutzeko: Txakurren kakak biltzearen inguruko sentsibilizazio-kanpaina diseinatzea eta garatzea. Horrez gain, Hiri Agenda Txikia aurkeztu zien alkateak, modu autonomoan edo tutore/guraso/irakasle baten laguntzaz, Ermuaren garapenean partaide aktibo izateko baliabideak ematen dizkien gida.
Nagusiak elkarlanerako prest
Alkatearekin izandako bileraz gain, Ermua Hiri Lagunkoia Adineko Pertsonekin proiektuaren ordezkariak ezagutu dituzte eta ikasturtean zehar "elkarrekin lan egitea" eta "bakoitzaren esperientziak partekatzea" adostu dute.
Kanpaldi komunitarioaren proiektua
Kontseilu berri honek ere, aurreko taldeak proposatutako kanpaldi komunitarioaren proiektua lantzeko konpromisoa hartu du. Datorren maiatzean egitea aurreikusten da, Jolasaren Nazioarteko Egunean.