Hamar urtez tipi-tapa minbiziaren aurka

Ander Gomez 2024ko urr. 29a, 07:30

Domeka honetan ospatu zen Minbiziaren Aurkako Martxaren hamargarren edizioa. 3000 lagunetik gora batu ziren eta 3 kilometro pasatxo egin zituzten Ermuko kaleetan zehar. Irudiak: Kontxi Muñoz eta Iñaki Gonzalez.

Berehala bete ziren Ermuko Minbiziaren Aurkako Elkarteak antolatutako X. martxarako plazak: Urriaren erdialdera ere ez ziren ailegatu Merkatu plazan salgai ipinitako 3100 dortsalak. 10 euroan saldu ziren, zenbakiarekin batera edizio honetako kamiseta eskuratuz. Bildutako dirua "Medikuntza pertsonalizatua haurren gibeleko minbizirako" ikerketa-proiektura bideratuko dute.

Martxa egin ostean, Orbe Kardinalaren plazako kioskoan, proiektuaren buru den Malu Martínez-Chantar CIC bioGUNEko ikertzaileak jaso zuen txeke sinbolikoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.