“Jarduera fisikoa nagusientzat” eta “Dantza karibetarrak” izeneko ikastaroak eskaini zituen kiroldegiak, Pasialekuko Jubiletxeko arduradunen bitartez bertako erabiltzaileen jarduera nahien berri izan ostean.
Ezin imajinatu zuten deialdiak izango zuen harrera eta une honetan 100dik gora lagun daude, lau taldetan banatuta. Goizez aritzen dira, dantzakoak asteazkenetan eta jarduera fisikoko taldean dihardutenak astelehen eta asteazkenetan.
Edozeinek egin ahal duela erakuste aldera, eta mugitzeko eta gozatzeko espazio bat dagoela ikusarazi asmoz, joan zen astean plazara irten ziren ikasitakoa irakastera, adin batetik aurrera dantza edo jarduera fisikoari jartzen dizkiogun trabak eta errezeloak gainditzea posible dela erakutsiz.