Txindurriko dantzariak Nafarroaren promozio liburu baten

Estibalitz González 2025ko ots. 11a, 07:22

Liburu mardula da. Argazki eta testu bilduma bidez eta El libro del Reyno de Navarra izenburupean Nafarroako paisaia, jaiak, artea eta arkitektura ezagutzeko gonbitea egiten digu.

Nafarroako Gobernuak eta Irudi Turistikoaren Sustapen Zerbitzuaren ekimenez argitaratuta, foru komunitateko ostatu eta hoteletako bezeroen erabilgarri eta ikusgai dago. Orrietako baten, argazki sorta baten erdian, Txindurriko dantzari batzuen irudia jasotzen du eta euron akorduz Baztandarren Biltzarreko egunaren erakustaldi baten ateratakoa da.