Azaroaren 16an egingo da Udal Kiroldegiaren "Lagundu Valentziari kirola eginez" jardunaldi solidarioa.
Ziklo maratoia
Bizikleta estatikoarekin egingo diren entrenamendu aerobikoak izango dira, musikaz lagunduta. Ordu beteko hiru saio egongo dira eta 27 plaza daude saio bakoitzeko. Gainera, Ermuko Udalak jakinarazi du parte-hartzaileek egiten duten kilometro bakoitzeko euro bat emango duela dohaintzan.
- Saioak: 10:00etan, 11:00etan eta 12:00etan.
- Tokia: Kiroldegiko lehen solairuko ziklo aretoan.
Body Power maratoia
Muskulazioko eta gimnasia aerobikoko ariketak konbinatuko dira Body Power maratoian. Ordu beteko bi saio egingo dira eta 22 plaza daude saio bakoitzeko.
- Saioak: 10:00etan eta 11:00etan.
- Tokia: Kiroldegiko laugarren solairuko A aretoan.
Aquatonic ikastaroa
Uretan egindako hainbat ariketa dibertigarriren bitartez, giharrak eta lotailuak indartzen laguntzeko eta sistema kardiobaskularra hobetzeko praktikak ikasi ahalko dira. Saio bakarra egingo da, 45 minutukoa, eta 22 plaza zabaldu dituzte.
- Saioa: 9:30etik 10:15era.
- Tokia: Kiroldegiko igerileku estalian.
Interesatuek kiroldegiko sarreran bertan eman dezakete izena.