Santa Zezilia musikarien patroiaren egunaren bueltan, Euskal Herriko Musika eta Dantza Eskolen Elkarteak antolatutako “Musikalean” kalejira programatuta zegoen gaurko. Baina euriak etenik ez duela ikusita, kalez kale beharrean, eskola atzeko aterpean arituko dira Alboka Musika Eskolako ikasleak. Ordua mantenduko da: 18:30ean hasiko dira eta ziur gogoz joko dutela, tokatu zaigun iluntze gris hau alaitzekotan.
Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.
INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.
FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.