Sari-banaketa pasa den asteartean egin zen, abenduaren 3an. Ikasle nagusienek ikastetxean bertan jaso zituzten sariak, baina gaztetxoek Ermua Antzokian Euskararen Egunaren bueltan egindako ekitaldi berezian jaso zituzten sariak.
Sari-banaketa Euskararen Eguneko ekitaldian. Argazkiak: Eskolabarri.
LHko irabazleak
Lehen modalitate honetan 3. mailatik gorako Lehen Hezkuntzako ikasleek hartu ahal zuten parte, ipuinak edo narrazioak aurkeztuz, eta honako hauek izan ziren garaile:
- LH3: Itxaro Yunquera.
- LH4: Henar, Adam eta Youssef.
- LH5: Uxue Antolin Fidalgo eta Xabi Alvarez Cuevas.
- LH6: Amaia Prado Izagirre.
Irabazleek 40 euroko erosketa bonoa jaso zuten sari, Ermuko merkatarien elkartearen komertzioetan erabiltzeko.
Amaia Prado, LH6ko irabazlea. Argazkia: Eskolabarri.
DBHko irabazleak
Bigarren Hezkuntzako ikasleek ipuinak, narrazioak eta erreportajeak aurkeztu zituzten, eta hauetxek izan ziren sarituak:
- DBH1: Iraia Richart Sanz.
- DBH2: Malen Bilbao Bravo eta Elaia Uriarte Casado.
- DBH3: Ibai Hernandez.
- DBH4: Aroa Carid.
Kasu honetan, EMOEren komertzioetan erabiltzeko 60 euroko erosketa bonoa jaso zuten.