Hamabi establezimenduk hartu dute parte erakusleiho lehiaketan eta atzoko ekitaldian eman zuten aditzera Akerlei Hizkuntza Akademia dela aurtengo irabazlea. Rosa Maria Cid Seara alkateorde eta merkataritza zinegotziak entregatu zuen saria: forjatutako pispillu eskultura. Silvia Barrasak eta Monica Sanchezek jaso zuten eta, eskerrak ematearekin batera, herritar guztiak gonbidatu zituzten akademiara gerturatzera, "umeei hainbeste gustatu zaien dekorazioa ikustera". Argazkiak: Aukeran Ermuan eta Akerlei akademia.
Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.
INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.
FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.