Udal Liburutegian jasotzen diren gutun guztiekin opari pila zozkatuko dira. Parte hartzeko baldintza bakarrak ermuarra izatea eta gutuna euskaraz idaztea dira. 12 urtetik gorakoen kasuan, apurtxo bat gehiago landu beharko dute gutuna: ez da "edonolako" gutunik onartuko, luzeera eta erredakzio egokia izatea baloratuko da zozketan sartu baino lehen.
Gutunaren plantilla fisikoki eskuratu daiteke liburutegian bertan. Bestela, Olentzero eta Mari Domingiren gutuna deskargatu eta inprimatu daiteke etxean bertan.
Ez ahaztu harremanetarako datuak ipintzeaz: izen-abizenak, adina, telefonoa eta helbidea.
Epea, emaitza eta sari-banaketa
Gutunak bidaltzeko epea abenduaren 24an amaituko da (barne). Zozketaren emaitza abenduaren 27an jakinaraziko eta eta oparien banaketa egunean bertan egingo da, arratsaldeko 6etan, liburutegian.
Opari guztien zerrenda (irudiekin) ikusteko egin klik hemen edo azpiko erlazionatutako edukian.