Remigia Etxarren, Iruñeko emakume honen ibilbide artistikoak ez dirudi bat datorrenik XIX. mende bukaera eta XX. mende hasierako Iruñeko ingurumari historikoarekin, emakume iraultzailea izanagatik ere gutxi ezagutzen baita. Estefanía de Paz Asínen proiektuak horri ekin nahi dio, eta emakume honi tokia eta aitortza eskaini.
Funanbulistari buruz hainbat liburu, egunkari, dokumentu, artxibo, hemeroteka eta fototekatan aurkitu duen guztia kontatzen digu Estefanía de Paz Asínek, Remigia hil zela 100 urte betetzen diren honetan. Haren historiak liluratuta, artxibatutako memoriak datuak emateari utzi dion lekuan ere bilatu eta aurkitu du, eta sortzen eta eraikitzen jarraitu du emakume harrigarri hau ezagutarazteko.
Sarrera: 10 euro.