Hotzari eta lokatzari aurre eginda, garaipen bikoitza lortu du Hernandezek

Ander Gomez 2024ko abe. 16a, 12:10

Aitor Hernandez Berako podiumean. Argazkia: diarodenavarra.
Aitor Hernandez txirrindulari ermuarrak beste bi garaipen eskuratu ditu asteburu honetan: larunbatean Beran, igandean Artikan. Lokatz askoko eta tenperatura oso baxuko probak izan dira biak, baina ziklo-kros egutegiko lasterkari erregularrena dela garbi utzi zuen, bietan gailenduz.

Abenduaren 14an Beran (ziklo-kros mundialaren 50. urteurrenean) eta 15ean Artikan (probaren bigarren edizioan) izan da Ermua Innpulsoko Aitor Hernandez. Bietan lortu zuen lehen postua eta lasterketa bien ostean egindako balorazioa oso positiboa izan da beste behin: "Asteburu gogorra izan da, baina sentsazioak oso onak izan dira. Beran zein Artikan eroso sentitu naiz hotza eta lokatza izan arren. Oso pozik nago hain proba gogorretan bi garaipen gehiago lortu ahal izan ditudalako. Orain, lanean jarraitzea tokatzen da, hurrengo hitzorduetan maila horri eusteko".

Guztira, zazpi garaipen daramatza ermuarrak denboraldi honetan: Lezaman, Zuian, Zornotzan, Elorrion, Urduñan, Beran eta Artikan; eta, hala jarraituz gero, seguru asko beste hainbeste lortuko dituela negua amaitu aurretik.