Abenduaren 18an (gaur, asteazkena), Alboka Musika Eskolako ikasleek ohiko Gabonetako entzunaldia eskainiko dute. Ermua Antzokian izango da eta 19:30ean hasiko da.
Abenduaren 19an (bihar, osteguna), Txindurri Txistu eta Dantza taldeak hartuko du lekukoa eta Antzokiko taulagaina. Dantza emanaldia 17:30ean hasiko da eta sarrera doakoa izango da.
Abenduaren 20an (ostiralean) dantzak ez du etenik izango: Taupada Dantza eskolak 'Urban Dance' erakustaldia eskainiko du; kasu honetan Merkatu plazan eta 19:30ean hasita.
Abenduaren 21ean (larunbatean), Pispillu Abesbatzak eliza, antzokia eta bestelako aretoak utziko ditu eta kalera irtengo da kantujiran. Orbe Kardinalaren plazatik hasiko dira, 19:00etan, eta gabon-kantak abesten ibiliko dira kalez kale, animatzen diren herritar guztiekin batera.