Bizkaiko Txirrindularitza Federazioak 'Antolatzaile Handia' saria eman dio Ermuko Txirrindulari Elkarteari

Drogetenitturri 2024ko abe. 20a, 13:33

Atzo (abenduaren 19an) Bizkaiko Txirrindularitzaren Gala ospatu zen Bilboko Bizkaia frontoian, federazioak antolatuta. Bertan izan ziren Ermuko Txirrindulari Elkarteko kideak eta errekonozimendu polita jasota bueltatu ziren etxera: Antolatzaile Handia saria. Albiste barruan garaikurra ikusgai. Argazkiak: Ruben Pazos.

Ermuko Txirrindulari Elkartetik eskerrak eman dizkiete babesle eta laguntzaile guztiei: "Sari hau zuengatik eta zuentzat ere bada, aupa Ermuko eta gora txirrindularitza!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.