Balkoien apainketako sariak banatu ziren

Estibalitz González 2024ko abenduaren 23a

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak herritarren artean suspertu duen balkoietako Gabon apainketaren sariak banatu ziren zapatuan, Kardinal Orbe plazan. Argazkiak: EMOE eta Estibalitz González.

Hirurogei bizilagunen parte hartzearekin, auzo eta kale guztietan, asteak lehenagotik han-hemenka ikusi izan ditugu balkoiak Gabon motiboz apainduta. Epaile lanetan aritu izan dira Patricia Flores, Ekilore Akademiako arduraduna eta Sofia Arregi Merkatari Elkartearen izenean, eta hiru balkoi irabazle aukeratu zituzten:

  • Olatz Masierena


Lorea Agirregomezkorta, Olatz Masieren ama, saria jasotzen.


  • Nerea Suárezena


  • Manuela Prolena


Hirurehuna euro eman zitzaien Ermuko dendetan gastatzeko eta Gabonetako otar bana. Bestalde, bertan parte hartu zutenen artean 100 euroko bost sari zozketatu ziren eta 50 euroko bi ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.