Olentzero eta Mari Domingiren kalejira argazkitan

Ander Gomez 2024ko abe. 24a, 13:40

Gaur goizean, Mari Domingik eta Olentzerok posible izan dute kalera jaistea, euriak etenalditxoa eginda. Zirimiri fin-fin baten pean egin dute ibilalditxoa, baina ez dira bakarrik egon: pandero-jole eta trikitilariekin egon dira, eta, nola ez, Ermuko ume eta gaztetxo guztiekin batera, gogotik kantatu dituztela gabon-kanta denak. Abeletxeko egoitzan geldiunea egiteko tartetxoa ere hartu dute, nagusiei bisitatxoa egin, gozokiak banatu eta kantalditxoa eskaintzeko. Guztia argazki galerian ikusgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.