Atzo arratsaldean, karroza erraldoietan ailegatu ziren Hiru Errege Magoak Ermura eta zapore guztietako ehundaka gozoki bota zituzten auzo bakoitzean. Herritar gehienek lurretik jaso zituzten arren, izan zen gozokiren bat airez jaso zuenik ere: gutxi batzuek eskuz hartuta, eta baten batek buruan jasota... Desfilea posible egin zuten dozenaka paje eta laguntzaileez gain, Te Gusta La Rutako motorzaleekin eta Irulitxa fanfarreako lagunekin batera egin zuten ibilbidea eta plazako kioskoan amaitu zuten, haurren gutunak batzen. Guztia bideoan laburtuta.
Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.
INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.
FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.