40 lagun dabiltza goizero Jubiletxeko Petanka Taldeak antolatutako txapelketan

Ander Gomez 2025ko urt. 16a, 09:33

Azkenaldian, Martxoaren 8a parkeko petanka pistan ematen dituzte goizak jubilatuek. Hogei bikote dabiltza Jubiletxetik antolatutako txapelketa jokatzen, 19 jardunaldi egongo dira guztira, eta gaur eta bihar artean bederatzigarrena jokatuko dute.

Argazki-sortan, atzoko partidetako bat iruditan jasota.

Urte hasierako txapelketa hau jokoan dago jada eta ezin da inor gehiago batu, baina Pentanka Taldetik herritarrak gonbidatu dituzte hurrengoetara etortzera. Urteko bigarrena Santixauen bueltan antolatu ohi den arren, jende gehiago animatuz gero, aurretik beste txapelketa bat antolatzeko ahalegina egingo dutela agindu dute. Interesa dutenek Jubiletxean bertan edo Petanka Taldeko kideekin zuzenean hitz eginda jaso ahalko dute informazio gehiago.

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!