Ermua Kirolak-ek antolatutako Irristaketa Familian kirol eta aisialdi ekimenak sei saio izango ditu: Urtarrilaren 19 eta 26an, eta otsailaren 2, 9, 16 eta 23an (guztiak igandeak). Bi orduko iraupena izango dute eta arratsaldez izango dira, 17:00etatik 19:00etara. Begirale aditu batek dinamizatuko ditu eta parte-hartzaileek irristaketaren oinarriak eta teknika ikasteko edota jada dauzkaten ezagutzak eta trebetasuna hobetzeko aukera izango dute.
Doan parte hartzeko aukera
Kiroldegitik jakinarazi dutenez, edonork parte hartu dezake ekintza honetan, ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea eta partaide kopurua ez dago mugatua (pilotalekuaren aforoak zehaztutakoa ez ezik). Saioak doakoak dira, baina abonatu ez direnek instalazioari dagokion sarrera ordaindu beharko dute: 5,50 euro. Materialei dagokienez, bakoitzak bere patinak, kaskoa, ukondoko babesak eta belaunetakoak eraman beharko ditu.