2025eko martxoaren 1ean (larunbata) egingo da kalejira, 12:30ean. Zortzi partaidetik gorako taldeak apuntatu ahalko dira, mozorrotzeko gaia librea izango da eta adin guztietako pertsonek hartu ahalko dute parte. Sari bakarra egongo da: Kuadrilla osoarentzako afaria eta Ermua Antzokiko ikuskizun baterako sarrerak partaide bakoitzarentzat. Epaimahaiak baloratuko ditu: gaia, mozorroak, animazioa kalejiran zehar (abestiak, antzeztea, koreografiak...) eta elementu osagarriak (karrozak, tramankuluak).
Interesa duten kuadrillek gaurtik (otsailak 1) aurrera eman dezakete izena, kultura@udalermua.net helbidera idatzita edo Lobiano Kulturgunera gerturatuta. Aurrez inskribatzea gomendatzen den arren, egunean bertan apuntatzeko aukera ere egongo da, kalejira hasi aurretik, plazan jarriko den epaimahaikideen mahaian.