Aurrez kadeteek egin bezala, jubenilen igoera fasea jokatu da urtarrilaren 31tik otsailaren 2rako asteburuan. Bergarako Labegaraieta kiroldegian jokatu ziren partida guztiak eta lehena bertako taldearen kontra tokatu zitzaion Errotabarriri. Ermuarrek partida bikaina egin eta 34-20 markagailuan lortu zuten garaipena. Sanloko elgoibartarren kontrako hitzordua larunbat arratsaldean izan zen eta 20-39 irabazi zuten, asteburuko partidetako gol kopuru handiena eginda. Igande goizean, igoera faseko azken partiduan, Ereintzaren kontra neurtu zituzten indarrak eta azken hau ere irabazi zuten, 32-19 markagailuan. Emaitza hauekin garbi erakutsi dute daukaten maila eta Euskal Ligako postua ondo asko merezi dutela.
"Guztiek antzerako maila, Errotabarri izan ezik"
Asier Eguren Bergarako entrenatzaileak Goiena komunikabideari kontatu dionez, Elgoibar, Ereintza eta Bergarako taldeak "antzerako mailan egon dira", baina Errotabarri "besteak baino maila bat gorago" egon dela aitortu du eta "merezitako igoera" lortu duela.
Bideoa: Libe Alvarez.