V. URTEURRENA

Zaldibar Argitu plataformak oroitze- eta protesta ekitaldia deitu du biharko

Ander Gomez 2025ko ots. 8a, 08:05

Hirugarren urteurreneko ekitaldia, Eitzagan. Argazkia: eguzki.org

Bost urte bete berri dira Eitzagako zabortegia amildu zela eta bihar, otsailaren 9an, Joaquín Beltrán eta Alberto Sololuze gogoratzeko eta erantzukizunak eskatzeko ekitaldia egingo da bertan, 12:30ean.

2020ko otsailaren 6an gertatu zen Verter Recycling enpresak kudeatutako Zaldibarko zabortegiaren amiltzea. AP-8ko zati bat estaltzera ailegatu zen eta bi langile harrapatu zituen azpian: Alberto Sololuze (Eibar, 1958) eta Joaquín Beltrán (El Burgo, Malaga, 1969). Luiziarekin amianto kantitate handia geratu zen agerian eta zabor multzoak su hartu zuen denbora luzez, Euskal Herriko azken 40 urteetako hondamendi ekologiko larriena bihurtuz.