Édouard Louis idazle frantses gazteak (Eneko Sargardoyk antzeztuta) bere eleberrien bidez hausnartzen du homosexuala izatearen inguruan, eta baliabide gutxiko eta indarkeria psikologikoa, sexuala edo fisikoa jasan duen familia batean bizitzearen minaren bueltan. Lan hau bere amaren bizitzaz mintzatzen da batik bat: bere senarren sexu-abusuek itota, eta gizarte patriarkalak, familiak eta bere semeak ere suntsituta utzi ondoren, nola lortzen duen kontra egitea eta pixkanaka bere askatasuna eraikitzea, 45 urteko emakume baten metamorfosia.
2 sarrera irabazteko aukera
Drogetenitturri.eus-ek bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu irakurleen artean. Zozketan parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete HEMEN. Asteazken honetan amaituko da epea, 12:00etan, eta irabazleen izenak 13:00etan jakinaraziko dira lotura horretan bertan.
Bestela ere, sarrerak zuzenean eskuratu daitezke, 10 euroan: Lobiano Kulturgunean, online erosita edo egunean bertan Antzokiko leihatilan, emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago. Sarrerak erosteko egin klik hemen.