Abenduan jarri zen martxan 2025eko inauterietako kartel lehiaketa eta gaur zortzi (otsailaren 3an) amaitu zen kartelak bidaltzeko epea. 270 desberdin jaso dira eta, erabakitzeko aste bateko epea hartu ostean, diseinu irabazlea aurkeztu du Ermuko Udaleko Kultura Sailak (goiko argazkian ikusgai).
Egileak, Alfredo León diseinatzaile nafarrak, 500 euro jaso ditu sari.