Ermuko Udalak, partehartze-prozesuaren hasiera fase honetan, herriko kolektiboak deitu zituen lehenengo. Merkatu Plazan bertan elkartu ziren urtarrilean, bi saiotan banatuta: bata hilaren 16an, bestea 23an. Aholkulari profesionalek dinamizatu zituzten saiook, eta talde eragileen lehenengo iritziak jasotzeko eta proiektuaren oinarriak eraikitzen hasteko baliagarri izan ziren. Orain, Udaletik gonbita luzatu nahi diete herritar guztiei hirugarren saio honetara bertaratu daitezen eta bere proposamenak aurkeztu ditzaten, Ermuko gune garrantzitsu honen etorkizuna "herritar guztion artean, elkarlanean, erabaki dezagun".
Gaur arratsaldean (otsailak 13, osteguna) egingo da saio pubikoa, 19:00etan, Merkatu Plazan. Ateak irekita egongo dira herritar ororentzat.