Hamabi kazolatxo dastatzeko aukera gaurtik igandera bitartean

Drogetenitturri 2025eko martxoaren 17a

Gaur ekingo zaio Lobiano Elkarte Gastronomikoak antolatutako Kazolatxo Lehiaketaren XIII. edizioari. Ermuko 12 tabernek parte hartuko dute, bakoitzak bere proposamenarekin, baina guztiak prezio berberean salduko dira: 2 euro eta 30 zentimoan.

2025eko 'Kazuelita' lehiaketara aurkeztutako proposamenak martxoaren 17tik 23ra bitartean dastatu ahal izango dira. Jarraian kazolatxo guztiak eta bakoitzaren osagaiak:

  • Encuentro de sabores (Antela): Potxak, ezkaia eta kokinak.
  • Serengueti (Kiska): Kokoa, azafraia eta kafea.
  • Magnelon (Giroa): Oilaskoa, onddoak eta bexamela.
  • Bacalao pil pil y almejas (Jai): Bakailaoa, txirlak eta baratxuria.
  • Caldereta de marisco (El Rincón): Zapoa, txirla, otarrainxka, legatza eta xiringa.
  • Una de champis (Amatxi): Txanpiak, galeper arrautza, patata, onddoak eta urdaiazpikoa.
  • Otro plan florido (Otro Plan): Oilaskoa, almendrak, boniatoa eta patata.
  • Zahara (Sagarra): Puntilatxoak, tenperatura baxuko arrautza eta kintxie gela.
  • Portobello (Zutabe): Txanpiak, tipula eta arrautza.
  • Porrusalda con bacalao y morcilla (Urkaregi): Porruak, bakailaoa eta odolkia.
  • Marmitxikijubi (Jubiletxe): Kantauriko hegaluzea, Arabako patata eta Gernikako piperra.
  • Bocado Txalaparta (Txalaparta): Txahala, patata eta piperrak.

Epaimahaiak ostegunean (martxoaren 20an) probatuko ditu kazolatxoak banan-banan, eta Lobiano Elkarte Gastronomikoak bi sari banatuko ditu: Kazolatxo Onenaren saria eta Kazolatxo Tradizional Onenarena. Irabazleek 100 euroko diru-saria eta diploma jasoko dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.

INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.

FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.