Martxoaren 16an Zuhaitzaren Eguna ospatzen zuen Artarrai Mendi Taldeak eta, ohi bezala, landaketa erraldoia egiteko deia zabaldu zuen herritarren artean. Haur zein nagusi, 80 naturzale batu ziren igande goizean Patxi plazan eta Untzama alderantz jo zuten. Hotza egin arren, goiz eguzkitsuaz disfrutatzeko aukera izan zuten eta 150 haritz inguru landatu zituzten.
Goiko galerian goizeko talde-argazkia, igoera eta landaketaren irudiak. Argazkiak: Artarrai Mendi Taldea.
Ermuko eta Mallabiko albiste nabarmenenak, azken ordukoak, zozketak... momentuan jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu Drogetenitturri kanalera eta aktibatu kanpaitxoa 🔕→ 🔔.
INSTAGRAM: Jarraitu @drogetenitturri kontua.
FACEBOOK: Jarraitu Drogetenitturri orrialdea.