Atzo, martxoaren 23an, UdaberriKOPAri ekin zion Bizkaiko Txirrindularitza Federazioak eta Ermua izan zen txapelketaren lehen egoitza. Zirkuituak herrigune osoa zeharkatu zuen: Udaletxe paretik hasi eta Jubiletxerantz jo behar zuten haurrek. Musika eskolan buelta eman eta Goienkaletik Okinzurirako bidea egin. Frankfurt tabernara ailegatzean buelta eman Zubiaurreko errepidetik, Kaltxangoko biribilgunera arte. Zeharkaletik kiroldegiko biribilgunera igo eta Kaltxangora bueltatu. Probalekutik pasa eta berriz ere Udaletxe parera heldu, helmuga zeharkatzeko.
40 lagun inguru herritarrak eta txirrindulariak zaintzen
Zirkuitu osoan zehar Ermuko Txirrindulari Elkarteko kideak eta laguntzera animatu ziren bizilagunak egon ziren ibilbidea zaintzen (zebra bideak, garajeetako irteerak... inor sartu ez zedin). Horrez gain, partaideentzako jan-edana prestatu eta plazako ginkana zirkuitu berezia muntatu zuten. Haiei esker, lasterketa egun ederraz disfrutatu ahal izan zuten Ermuko zein gainontzeko herrietako txirrindulari gazteek.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!